Hizkuntza

Gure Berriak

AUTO SUECIA, EUSKAL KIROLA ETA KULTURAREKIN BAT

AUTO SUECIA, EUSKAL KIROLA ETA KULTURAREKIN BAT
2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

Auto Suecia Instalazioaren ondoan Galarreta Jai-Alai frontoia dago. Frontoi horrek “erremontearen katedral” edota “euskal kirolaren tenpluetako bat” bezalako aipamenak jaso ditu hainbat adituren eskutik. Euskal pilotan aritzeko frontoi luzea da normalean erremonte jokoz aritzen direlarik bertan, nahiz eta bere ezaugarriek zesta punta eta pala luzeko partidak jokatzeko aukera ere eskaintzen duen. Hernani (Gipuzkoa) du kokaleku, eta 1970eko ekainaren 13an zabaldu zituen ateak.

Erremontea euskal pilotan zestarekin jokatzen den modalitate dinamiko eta ikusgarrienetakoa dugu. Bertan, jokoaren teknika eta pilotariaren zestaren bitartez pilotak hartutako abiadura izugarria dira ezaugarri nagusiak. Euskal pilota Euskadiko/bertako/hemengo kirol herrikoienetakoa dugu, antzinako garaietatik bertan jokatzearen ondorioz, euskal kulturan sendo sustraitutako kirola izatera iritsi delarik.

Erremonte kirolaren partidak 40 edo 30 puntura izan ohi dira. Bina jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen da partida, urdin eta gorri kolorez bereiziak.

Pilotak 210km/h abiadura har dezake eta erremonte jokoaren ikuskizuna Frontoi batean jokatu ohi da, 56m-ko luzerako kantxarekin, 10m altueran, eta beste 10m zabaleran.

 Kirol honetarako sortzen diren pilota eta erreminta guztiak bertako artisau paregabeek eginak dira.

 

Auto Suecia, Galarreta Jai-Alai eta Erremontea

Auto Suecia Galarreta Jai.Alai frontoian jokatzen diren partiduen kolaboratzailea da eta horregatik ostegunero eta baita beste egun batzuetan ere, Galarreta frontoiaren sarreraren ondoan Volvo berri batzuk ikus ditzakezu, Auto Sueciaren eskutik. Galarreta Jai Alai Frontoiak eta Auto Sueciak auzoa konpartizen dugu eta aldi berean Auto Sueciakoek euskal kirola eta kultura gustatzen zaigu.

Esperientzia berria eta interesgarriak bizi nahi badituzu,  ikus itzazu Galarreta Jai-Alai Frontoian jokatzen diren partiduak eta ezagutu ezazu Volvo XC40 berria. Harrituko zaizkizu!.

    Kontaktua

    Datu berak eta bere tratamendua erabiltzearen helburua, eskatutako zerbitzua eskaintzea edo erositako produktua entregatzea da. Jarraian, komenigarriak iruditzen zaizkizun helburuak onartu ditzakezu dagokion koadroan egiaztatuz eta SARTU botoian sakatuta, kontutan izan behar duzu zenbait zerbitzu eman ahal izateko helburu batzuk beharrezkoak izan ahal direla zenbait kasutan, EZ koadroak egiaztatzen ez badituzu, ezingo da eman/entregatu lotutako zerbitzua/produktua.

    Bidaltzen

    (*) Nahitaezko Datua

    Erlazionatutako albisteak