Hizkuntza
Sare sozialak

Legezko nota

ENPRESAREN DATUAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, hona hemen enpresaren identifikazio datuak.

Sozietatearen izena: Auto Suecia (MUTAUTO SL)

IFZ / IFK: B20456331

Sozietatearen helbidea: Bº Jauregi, 76 20120 Hernani (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943331131

Fax: 943332023

E-mail: autosuecia@autosuecia.com

Inscrita en el Registro Mercantil de Guipúzcoa, Tomo 1370, Folio 51, Hoja SS-7435, Inscripción 1º

PRODUKTUEI ETA ZERBITZUEI BURUZKO INFORMAZIOA

Auto Suecia (MUTAUTO SL) SLren (aurrerantzean enpresa) webgune honetan dagoen eta ematen duen informazioa da informatzeko bakarrik eta ez da enpresaren produktuak saltzeko eskaintza bat. Edozein produkturen erosketa lotua dago salerosketa kontratu bakoitzean ezarritako terminoei eta baldintzei.

Agiri honek (aurrerantzean Lege Abisua) web orri honen erabilera erregulatzea du helburu; web orria jendearen eskura jartzen du enpresak.

WEBGUNEAREN ERABILERA ZUZENA

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web orria, edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko, bat etorrita legearekin, lege abisu honekin, ohitura egokiekin eta ordena publikoarekin. Era berean, erabiltzaileak ez ditu erabiliko web orria bera eta haren bidez ematen dituen zerbitzuak, lege abisu honen edukien aurka edo legez kanpo dauden helburuetarako, edo beste batzuen interesen edo eskubideen kalterako, edota edozein modutara web orria edo haren zerbitzuak kaltetu, gauzaez bihurtu edo hondatzeko, edo beste erabiltzaile batzuek web orria normal erabili dezaten galarazteko.

Halaber, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du berariaz web orrian dauden datuak, programak edo agiri elektronikoak eta gainontzekoak ez suntsitzeko, aldatzeko, gauzaez bihurtzeko edo, edozein modutara ere, kaltetzeko.

JABETZA INTELEKTUALA

Web orriko eduki guztiak, besterik adierazi ezean, enpresarenak edo web orrian sartzea baimendu duten beste batzuenak dira, bai eta, adierazteko izaerarekin baina ez mugatzailearekin, diseinu grafikoa, iturburu kodea, logoak, testuak, ilustrazioak, argazkiak eta web orrian agertzen diren gainontzeko elementuak ere.

Era berean, web orrian jasota datozen izen komertzialak, markak edo edozelako ikurrak legeak babesten ditu. Enpresak ez dio ematen erabiltzaileari ezelako lizentzia edo baimen pertsonalik jabetza intelektualeko edo jabetza industrialeko bere eskubideei buruz edo bere web orriarekin eta hor eskainitako zerbitzuekin lotutako beste edozein eskubideri buruz.

Horregatik, erabiltzaileak onartzen du, aurreko ataletan adierazitako elementuak erreproduzitu, banatu, merkaturatu edo baimenik gabe erabiliz gero, enpresaren edo horien titularraren jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideen arauak hausten dituela.

ERANTZUKIZUN ARAUBIDEA

A) Web orriaren funtzionamenduarengatik duen erantzukizuna

Enpresak alde batera uzten ditu sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboan interferentzia, omisio, etendura, birus informatiko, telefono matxura edo deskonexioen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak, enpresarenak ez diren arrazoiengatik direnean.

B)Link-engatiko erantzukizuna

Enpresak uko egiten die erantzukizun guztiei, web orritik kanpo dagoen informazioari buruz, izan ere, agertu daitezkeen esteken funtzioa da erabiltzailea informatzea bakarrik, gai jakin bati buruzko beste informazio iturri batzuk egoteari buruz.

Erantzukizun guztietatik libre dago enpresa, esteka horien funtzionamendu zuzenarengatik, esteka horien bidez lortutako emaitzatik, lortu daitekeen edukiaren edo informazioaren egiazkotasunetik eta zilegitasunetik, bai eta estekatutako web orrian aurkitutako informazioaren arabera izan daitezkeen kalteetatik ere.

WEB ORRIAREN BIDEZ LORTUTAKO DATUEN TRATAMENDUA

Formularioen bidez:

Web orriaren formulario bakoitzean datorrena kontuan hartuta, erabiltzaileak bere datu pertsonalak ematen dituenean web orriaren formularioren batean, berariaz ematen dio baimena enpresari datu pertsonalak tratatu ditzan, web orrian adierazitako helburuetarako.

Cookie-n bidez:

Web orri honek cookie-ak erabiltzen dituela jakinarazten dio erabiltzaileari. Erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu fitxategi txiki batzuk dira cookie-ak, eta horiek informazio hau ematen digute:

  • Erabiltzaileak gure web orria bisitatu zuen azken eguna eta ordua.
  • Erabiltzaileak gure web orria lehenengo bisitan aukeratu zituen edukien diseinua.
  • Eremu mugatuetara iristeko kontrolean esku hartzen duten segurtasun elementuak.

Erabiltzaileak aukera du cookie-ak sortzea galarazteko, dagokion aukera sakatuz bere nabigatzailean.

KONFIDENTZIALTASUNA

Enpresak konpromisoa hartzen du datu pertsonalak sekretupean duen obligazioa betetzeko eta era konfidentzialean gordetzeko duen betebeharra betetzeko, eta behar diren neurriak hartuko ditu aldatu, galdu, baimenik gabe tratatu edo lortu ez ditzaten, kontuan izanik une oro teknologiaren egoera.