Hizkuntza
Sare sozialak

Zerbitzuak

Zerbitzu profesionalaren onurak

VOLVO ASSISTANCE. BERRITZE AUTOMATIKOA ETA DOAKOA

Zure Volvoaren mantenua egiten duzun bakoitzean (edozein dela ere autoaren adina), berritu egingo zaizu, automatikoki eta doan, errepideko laguntza. Berritzeak hurrengo mantenu aldirarte irango du, eta gehienez, 12 hilabete.

VOLVOREKIN, BABES OSOA

Salmenta ondorengo gure ekipoa Volvok egiaztatutako adituez osatua dago. Gure teknikariak berrikuntza guztien jabe dira diagnostiko eta mantenu lan onak eta zuzenak egiteko.

ZURE VOLVOA BETI EGUNEAN

Etengabe ari gara gure ibilgailuen eta haien funtzioen softwarea hobetzen: klimatizazioa, motorraren funtzionamendua, informazio sistema optimizatzen. Softwarea eguneratzeko lanak tailer ofizialetan soilik egin daitezke, “VIDA” informazio eta diagnostikorako sistema sofistikatua duten lekuetan.

VOLVOK ESTANDARIZATUTAKO KONPONKETA DENBORAK

Gure konponketen denborak estandarizatuta daude. Horregatik, zuk ordainduko duzuna konponketa izango da eta ez zure ibilgailua konpontzen pasatzen dugun denbora.

VOLVO OLIOA AUKERATZEN DUGU

Gure olioa kalitatezkoa da eta horrek dakar erregaia aurreztea eta motorrak gehiago irautea. Izan ere, lohi gutxiago pilatzen da motorrean, olioa motorraren txoko guztietara iristen da, baita tenperatura altuenetan ere, eta horrek motorra babestu egiten du.

One hour stop. Mantenu lanen %80 ordubetean eginda

Auto Suecian jarri dugun sistema honi esker ez duzu kezkarik izango, ez konponketaren gastuaz ezta denboraz ere. Egin beharreko mantenu lanen %80 ordubetean amaituta izango dituzu. Zerbitzu honek ONE HOUR STOP izena du.

Era honetara lan egiteko antolakuntza zehatza behar da, lan kargak orekatu eta ibilgailu berean teknikari bat baino gehiago aldi berean lan egiten aritzea ahalbidetuko duena.

KARROZERIA

Karrozeria eta pintura sailak Volvoren konponketa arauak jarraitzen ditu, fabrikatik atera zenean zituen segurtasun ezaugarri berberak izaten jarrai dezan autoak.

Arau horiek ahalbidetzen dute talkaren ondoren autoak segurtasun eta kalitate erabatekoari eustea.

Teknologia aurreratueneko pintura gela

Prestaketa eremu desberdinak

Kualifikazio handiko profesionalak

25 urteko esperientzia

Aseguru etxe guztiekin egiten dugu lan

Aseguru etxe askok gomendatutako karrozeria

MEKANIKA ETA ELEKTRIZITATEA

Auto Suecian zure Volvoaz arduratzen gara eta horregatik duzu kualifikazio handiko teknikari ekipoa gure markarekin soilik lan egiten duena.

Konponketa zerbitzu azkarra

Kualifikazio handiko teknikariak

Etxetik hartu eta hantxe utzi

Konponketa berme luzeagoak

Konpondu ondoren doako garbiketa

NEUMATIKOAK ETA KRISTALAK

Zer nolako neumatikoak behar dituzun aholkua emango dizugu Auto Suecian. Eta, lau gurpilak aldatzen badituzu, bat opari.

Salmenta ondorengo gure ekipoak esango dizu zein den zure autoarentzako onena eta seguruena den gurpila. Eta gogoratu Auto Suecian bermatzen dizugula  neumatikoen presiorik egokiena. Harritu egingo zara zein erraza eta ekonomikoa den neumatikoak auto Suecian aldatzea.

Kristalak (parabrisak, alboetakoak eta atzekoa) ibilgailuari erresitentzia ematen dioten elmentuak dira. Volvo markako kristala Segurtasun sistemaren osagaia da.

Auto Suecian esango dizugu gaizki jarritako kristal batek arriskuan jar dezakeela zure segurtasuna. Ziur egoteko, egin konfiantza gure tailerrari zure ibilgailuaren kristalak aldatu nahi dituzunean.

ORDEZKO PIEZAK ETA OSAGAIAK

Auto Suecian Volvo pieza ugari dugu zure ibilgailua azkarrago eta hobeto konpontzeko.

Ordezko pieza eta osagai ugari stokean

Zerbitzu azkarra

Zerbitzu paregabea

Aurrekontua inolkao konpromisorik gabe

Ordezko ibilgailuak eta ITV aurrekoak

Ibilgailua tailerrean duzun bitartean ordezko autoa utziko dizute auto Suecian.

Horrez gain, gure instalazioetan ITVrako prestatuko dugu zure autoa: galgak, suspentsioa, gas kutsagarrien isurketa…

Autoa hartzea eta itzultzea

Ez al daukazu zure Volvoa tailerrera eramateko betarik?

Nahi baduzu guk hartuko dugu zure etxe, enpresa edota nonhaitik eta tailerrera eramango dugu egin beharreko konponketa edo mantenu lanak egiteko.

Eta autoa hartzera etortzeko denborarik ere ez baduzu, geuk eramango dizugu zuk esandako lekura.

Zu mugitu gabe, kezkatu gabe eta itxaron beharrik gabe.

Ibilgailuaren zaintza profesionala

URREA, ZILARRA ALA BRONTZEA, ZEIN EGOKITZEN DA HOBEKIEN ZURE BEHARRETARA?

Zure garbiketa eta zaintza mailara hobeto egokitzeko hiru sorta ditugu: Urrea, zilarra eta Brontzea.

Lehen mailak, Brontzeak, ibilgailuaren zatirik garrantzitsuenak eta agerikoenak garbi izatea bermatuko dizu. Mailarik gorenak, Urreak, epe luzeko babesa ziurtatuko dizu, gure ezko, lubrifikatze lan eta leungarriei esker.

Bezeroa beti buruan

Itxaron gela hornitua: WIFIa, egunkariak, telebista eta edariak (bero eta hotzak).

Finantziazioa

Berrikuntzak finantziazio arloan

Auto Sueciak produktu eta zerbitzu aukera zabala eskaintzen die bezeroei, partikularrak edo profesionalak izan edota enpresak. Berrikuntza etengabean murgilduta dago bai zerbitzuen eskaintzan eta baita finantziazio sistemetan ere, beti ere erosleen behar errealetara egokitzeko.

OHIKO FINANTZIAZIOA: Volvo Car finance sistemarekin ez duzu zertan uko egin zure betiko bizimoduari. Ibilgailuaren balioa osorik finantzatu ahal izango duzu, malgutasun osoarekin, sarrera ordainduta ala ordaindu gabe.

VOLVO VAR RENTING eta LEASING: Enpresa eta autonomentzako produktuak. Aurrekontua kontrolpean edukitzeko bermea eskaintzen dizugu ustegabeko harridurak saihestuz.

TAILERRAREN FINANTZIAZIOA: Berehalako kredituaz gozatzeko aukera, gutxieneko tramiteak eginda. Ordainketa modua eta finantziazioa zure beharretara egokituta. 3 hilabetetik aurrera interesik gabe.