Hizkuntza
Sare sozialak

Volvo Selekt

Bigarren eskuko ibilgailuak. Ziurtagiridunak

VOLVO SELEKT Markarekin jartzen ditu merkatuan bigarren eskuko automobilak VOLVO CARS etxeak. Mundu mailako merkatu horretan bezero bakoitzari kalitatea eta bermea ziurtatzen zaizkio. Konfiantzazko erosketa eginda, erostuna asebeteta uztea da helburua. VOLVO SELEKT ibilgailua erosteko erabakia hartzea Volvo berria erostearen parekoa izatea nahi dugu.

AUTOVolvoren estandarra erabiliz errebisatutako ibilgailuak dira

Errebisio mekaniko – estetikoko 100 puntutan gainbegiratuak izan diren ibilgailuak. Autoarekin batera doaz: Volvo mantenu-liburua eta kilometraje egiaztatua, Jabearen eskuliburua, softwarearen eguneraketa eta Volvo Ordezko pieza Originalak.

AUTOZiurtagiria

Kalitatea Egiaztatzeko enpresa batek ziurtatzen du ibilgailuak betetzen dituela Volvo kalitatearen estandarrak. Enpresa egiaztatzaileak ez du inolkao loturarik ez fabrikatzailearekin ezta Kontzesionarioarekin ere.

AUTOVolvo Selekt Bermea* / Aukerako aldaketa*

Mugarik gabeko kilometrajea bermealdi osoan. / Aldatzeko aukera: 30 eguneko epean edo 1.500 kilometro egiterako (programako baldintza partikularren arabera).

AUTOVolvo Assistance

Mugarik gabeko kilometrajea bermealdi osoan. / Aldatzeko aukera: 30 eguneko epean edo 1.500 kilometro egiterako (programako baldintza partikularren arabera).

AUTO
Hutsik egingo ez dizun arrankea.

VOLVO SELEKTeko ibilgailu bakoitzari errebisio sakona egiten zaio. 100dik gora kontrol puntu egiaztatzen dira segurtasun arauak betetzeko eta VOLVO SELEKTek eskatzen dituen itxura eta errendimendua ziurtatzeko. Beharrezkoa balitz ordezko piezak erabiltzea ibilgailua punttuan jartzeko, beti originalak izango dira, ibilgailuak %100ean Volvo izaten jarrai dezan.

VOLVO SELEKT ibilgailu bakoitzak bere mantenu liburua du zerbitzu osoaren historial eguneratua duena. Horrek kilometrajea bermatzen du.
Horrez gain, ibilgailu bakoitzaren softwarea, zeinak motorraren eta elementu periferikoen gestioa agintzen duen, eguneratu egiten da fabrikako azken bertsioaren arabera (gure tailerretan aldizkako mantenu errebisioetan egiten duten moduan).

Horrela ziurtatzen dugu zure VOLVO SELEKT ibilgailuak primeran funtzionatuko duela.

Behin Errebisio fasea amaituta, VOLVO SELEKT autoari kalitate kontrol zorrotza egiten dio VOLVO fabrikatzailearekin eta kontzesionario saltzailearekin loturarik ez duen kanpo agente batek. Perito batek ziurtatzen du VOLVO SELEKT bigarren eskuko ibilgailuak kalitate estandarra bete edo gainditzen duela. VOLVO SELEKT markarekin merkaturatutako ibilgailu bakoitzak du Kalitate Ziurtagiria enpresa independente batek emana.