Hizkuntza
Sare sozialak

Garenak

Auto Suecia. Volvo-ren Gipuzkoako Kontzesionario Ofiziala. Suediako auto markaren salmentan eta mantenuan 25 urtetik gorako esperientzia dugu.

Gure lan dinamikaren oinarrian dugu enpresa eraginkorra izatea, kalitatezkoa eta ingurumenarekiko errespetuan  lan egiten duena. Prozesu bidezko kudeaketa egiten dugu, bezeroari begirakoa eta haren asebetetzea helburu duena.

Besteak beste, honako egiaztagiri hauen jabe gara: ISO 9001, kudeaketari lotua eta ISO 14001 ingurumenari lotua.

Salmentarako gure departamentuan Volvo ibilgailu berriak ditgu, zero kilometrokoak, baita erdi berriak eta bigarren eskukoak ere, berme osoa dutenak Volvo Selekt.

Finantziaziorako aukera desberdinak eskaintzen ditugu: leasing eta renting sistemak, enpresa, autonomo nahiz norbanakoentzat.

Salmenta ondorengo zerbitzuetan mantenuaz gain, diagnosia eta konponketa mekanikoa eskaintzen ditu; baita txapa eta pintura konpontzeko zerbitzua ere. Pieza aldagarriak beti dira Volvo markakoak.

Ibilgailua konpontzen ari garen bitartean, gure bezeroen mugikortasuna bermatzeko baditugu ordezko ibilgailuak eta baita batetik bestera eramateko zerbitzua ere, azken hau Donostialdean.

Gure VPS zerbitzuari esker (Volvo Personal Service) ordubeteko tartean, kafe bat hartzen duzun bitartean, errebisatua eta prest izango duzu autoa, garajean utzi beharrik gabe.